Modu jasangarriagoan nabigatu Bilboko itsasadarrean
Ekitaldietarako alokairuko itsasontziak keyboard_arrow_left keyboard_arrow_right
Itsasadarreko lehen itsasontzi elektrikoa Jasangarritasunak Bilbon nabigatzen du, aisialdi modu berriek ere bai keyboard_arrow_left keyboard_arrow_right Nabigatu Bilbotik zaratarik eta emisiorik gabe Lasaitasuna eta jasangarritasuna, Bilboko sekretuak ezagutzen dituzun bitartean keyboard_arrow_left keyboard_arrow_right Bizi esperientzia paregabea Kantauri itsasoan
Laukariz yatea alokatu keyboard_arrow_left keyboard_arrow_right

Nabigatzea, plan perfektu eta desberdin bat

Urtebetetze berezi bat, festa paregabe bat, enpresako ekitaldi bat…

beste plan batekin ingurukoak aho zabalik utzi nahi badituzu, Bilbao River Companyn behar duzuna daukagu

Nabigazio-esperientzia ahaztezina Bilboko itsasadarrean, Urdaibaiko Erreserban edo Bizkaiko Golkoan.

Hiru ontzi zoragarri hauetako bat aukeratu eta ibilbidea zeure neurrira diseinatu besterik ez duzu egin behar. Erreserbatu orain zure esperientzia pertsonalizatua.

Ontzian itxarongo dizugu!

ekoKAT

Bilbo desberdin ikusten da itsasadarretik

Gozatu Bilboz beste ikuspuntu batetik, itsasadarreko ibilbide jasangarrienari esker.

Informazio gehiago
Lasai

Nabigatu Bilbotik zaratarik eta emisiorik gabe

Ezagutu Bilbo modu pribatu, lasai eta jasangarrian, Bilbo zure eskura jartzen duen premium esperientzia batekin.

Informazio gehiago

Luxuzko bidaia Kantauri itsasoan zehar

Bizkaiko Golkoan zehar gure luxuzko yate zoragarrian nabigatzeak ez du parekorik.

Informazio gehiago
Bilbao River Company

ekoKAT

Itsasadarreko lehen itsasontzi elektrikoa

Jasangarritasuna Bilbotik barrena dabil, aisialdi modu berriak ere bai

Bilbao River Companyn itsas bidaiak eskaintzen dizkizugu «ekoKAT» ontzian: itsasadarrean zehar nabigatzen duen zero emisioko lehen ontzi elektrikoa.

46 pertsonentzako lekua eta catering-zerbitzua duen ontzi honek ekitaldi harrigarri bat antolatzeko behar duzun moldakortasuna eskaintzen dizu: enpresako gosariak, festak, urteurrenak edo bestelako ospakizunak… Eta behar duzun pertsonalizatzeko gaitasunarekin, zeure planak ez dezan parekorik izan.

 

«ekoKAT»ek bi ibilbide mota eskaintzen ditu, zure beharretara egokitzen den ordutegiarekin:

2 orduko ibilbidea:

Consulado de Bilbao hoteleko pantalanetik Bizkaiko Zubiraino (gizadiaren ondarea) eta buelta.

4 orduko ibilbidea:

Consulado de Bilbao hoteleko pantalanetik Abraraino eta buelta.

Nahiago baduzu, eska iezaguzu zeure neurrira egindako ibilbide bat.

Egin ekitaldi ahaztezin bat Bilbo ikuspegi paregabe eta pribilegiatu batetik deskubritzen duzun bitartean. Eta hori guztia, ingurumena errespetatzen duela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin.

EkoKAT ontzia osorik alokatzea itsasadarrean nabigatzeko

Itsasontzia:

  • 46 leku.
  • Aukerako catering-zerbitzua.
  • Eskifaia profesional propioa.
  • Bi ibilbide estandar edo neurrira egindako bidaiak.

IRAUPENA:

2 ordu
935 €
4 ordu
1.400 €
CATERING-ZERBITZUA DAUKAGU (kontsultatu)
Bilbao River Company

Lasai

Lasaitasuna eta jasangarritasuna, Bilboko sekretuak ezagutzen dituzun bitartean

Bilbo ezagutzeko modu lasai, pribatu eta jasangarri bat proposatzen dizugu: sartu Lasai itsasontzian eta gozatu.

Lasai esperientzia paregabe eta ahaztezina bizitzeko itsasontzi ezin hobea da. Elektrikoa da, itsasadarrean isilean eta zero igorpenekin nabigatzeko aukera emango dizu.

Ezin hobea talde txikientzat: gehienez bost pertsona gehi kapitaina. Bizi ezazu bestelako ibilaldi bat itsasadarrean, zaratarik eta jendetzarik gabe, bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin gozatzeko.

Ez utzi pasatzen Bilboko txoko sekretuak uretatik ezagutzeko aukera paregabe hau.

LASAI itsasontzi osoa kapitainarekin alokatzea itsasadarrean nabigatzeko

Itsasontzia:

  • 5 pertsonentzako edukiera.
  • Kapitaina.
  • Ibilbide estandarrak edo neurrira egindako bidaiak.
Ordu 1
Bilboko erdigunea
250 €
2 ordu
Bizkaiko Zubiraino
400 €
Irteerak Kontsulatuko pantalanetik (Uribitarteko kaia).
Catering zerbitzua dugu (galdetu guri)
Bilbao River Company

Laukariz yatea

Bizi esperientzia paregabe bat Kantauri itsasoan

Kantauri itsasoa, inoiz bizi izan ez duzun bezala

Imajinatzen duzu itsasotik bertatik Kantauriko kostaldearen onenaz gozatu ahal izatea? Baso berdeak, mendi arrokatsuak, historiaz betetako labarrak, bertako gastronomiaren zaporea edo bertako jendearen berotasuna.

Laukariz 23 metro luze den luxuzko yate zoragarri bat da, eta Bizkaiko Golkoan zehar esperientzia eta helmuga paregabeak eskaintzen dizkizu.

Rias Baixasetik Bresteraino, Bilboko itsasadarra, euskal kostaldea, Frantziako kostaldea, Kantabria, Asturias, Galizia… Laukarizek imajina ditzakezun beste helmuga eskaintzen dizkizu.

Bizi esperientzia hau imajinatzen duzun moduan: eskapada bat, bilera bat, familiako ospakizun bat, hitzordu gastronomiko bat… egun bat, asteburu bat, aste oso bat… Nahi duzuna eskatu eta gu arduratuko gara gainerakoaz.

Laukariz luxuzko yate bat da: suite bat eta hiru kamarote bikoitz ditu, bainugela eta guzti. Hori guztia eroso egon zaitezen eta atseden har dezazun bermatzen dituen aparteko dekorazio batekin, maila goreneko bidaia ahaztezin bat izan dadin.

Horrez gain, ontziko eskifaia profesionalak xehetasun guztiak zainduko ditu, bidaiariak soilik esperientzia ahaztezin horretaz gozatzeaz arduratu daitezen.

Bizkarrak barbakoa eta bilera lasaiak egiteko gune zabala ditu.

Laukariz da zure enpresako bilerak egiteko lekurik aproposena.

Enpresako jardunaldi bat, bezeroekin bilerak edo produktuen aurkezpenak egiteko behar den wifia eta teknologia ditu.

Laukariz yatea alokatzea

Yatea:

  • 12 gonbidatu
  • 4 kamarote 8 lagunentzat
  • 4 bainugela
  • Eskifaia profesional propioa
Erreserba-baldintzak: Ontzi hau asteko edozein egunetan alokatu daiteke, gutxieneko iraupenik gabe

Suscríbete a nuestra newsletter

Déjanos tu email y te avisaremos de todas las novedades

    Bilbao River Company

    Informazio eskaera

    Proposamen pertsonalizatu bat nahi baduzu, bete formulario hau eta berrikusi zure posta elektronikoa.

      *Nahitaezko eremuak