1 Sarrera
Lege Ohar eta Pribatutasun Politika honen bidez, BILBAO RIVER COMPANY SLk (aurrerantzean «Bilbao River Company» edo «enpresa»), egoitza soziala Erandion duenak, José Luis de Goioaga 32 etorbidean, bere jabetzako web-orriaren (aurrerantzean «webgunea») erabiltzaileei haren erabilera-baldintzen berri ematen die.
2 Webgunearen titularra
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Enpresak, Interneteko gune/web-orri honen bidez jarduten duen informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituenez, informazio orokorreko datu hauek ematen dizkie interesdunei:
- Sozietatearen izena: BILBAO RIVER COMPANY SL
- Egoitza soziala: José Luis de Goioaga etorbidea 32, 48950 Erandio
- Helbide elektronikoa: info@bilbaorivercompany.com
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ): B44561504
- Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatuta.
3 Erabilera-baldintzak
Web-orri honetara sartzeak «erabiltzaile» izaera ematen dio, eta horrek berekin dakar www.bilbaorivercompany.com webgunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta inolako eragozpenik gabe onartzea. Beraz, erabiltzaileak webgunea erabiltzeko baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu webgune honetan sartu eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili nahi dituen bakoitzean, baldintzak aldatu egin daitezkeelako.
Hala bada, «erabiltzailea» izango da www.bilbaorivercompany.com webgunean sartzen dena, bertan nabigatzen duena, webgunea erabiltzen duena edo webguneko zerbitzuak eta jarduerak –doakoak edo kostu bidezkoak– erabiltzen dituena.
3.1 Xedea eta aplikazio-eremua
- Hasiera batean, askea eta doakoa da www.bilbaorivercompany.com webgunean sartzea.
- Webgune honetako zerbitzuen erabilera egin nahi duten adingabeek gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aldez aurreko baimena izan beharko dute, eta horiek izango dira beren kargura dauden adingabeek egindako ekintzen erantzule bakarrak.
- Erabiltzaileak une oro zuzentasunez erabili beharko ditu webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak; horretarako, honako hauek bete beharko ditu: baldintza orokor hauek, indarrean dagoen legedia, morala eta ordena publikoa, eta Interneten oro har onartuta dauden jarduteko ohiturak.
- Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetan dauden harpidetza-inprimakien bidez emaniko informazioa zuzena, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Emandako informazioan edozein aldaketa izanez gero, erabiltzaileak arduratu beharko du aldaketa horiek enpresari berehala jakinarazteaz.
- Erabiltzaileak ez du honakorik egingo: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartu webgune honetako sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko; beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatu, baliabideen kontsumo masiboaren bidez; webgune honetako datuak jaso, publizitate-helburuekin; webgune honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarri; webgune honetako zerbitzuen bidez ekintzak egin, baldin eta horiek jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, edo ohorerako, irudirako eta intimitate pertsonalerako eskubideak kaltetu baditzakete; lehia desleialeko eta legez kontrako publizitateko ekintzak egin.
4 Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak
Bilbao River Company da www.bilbaorivercompany.com webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen titularra; adibidez, markarena, izen komertzialarena edo zeinu bereizgarriarena. Besteak beste, honako hauek daude egile eskubidearen babespean: diseinu grafikoa, iturburu kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta webgunean dauden gainerako elementuak.
www.bilbaorivercompany.com webgunera sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi Eslorak jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei uko egin dienik, horiek eskualdatu dituenik edota erabiltzaileari eskubide horiek modu pertsonalean erabil ditzan baimen osoa edo partziala eman dionik.
Horregatik, erabiltzaileak onartzen du www.bilbaorivercompany.com webguneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, hura publiko egitea eta, oro har, beste edozein ustiapen-modu egitea, prozedura edozein dela ere, Bilbao River Companyren berariazko eta idatzizko baimenik gabe, jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideen urraketa dela.
Erabiltzaileak Internet bidez www.bilbaorivercompany.com webguneari borondatez transmititutako informazio oro, betiere datu pertsonala ez dena (esaterako, edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko…), Bilbao River Companyrena izango da, eta azken horrek informazio hori erabiltzeko eskubide mugagabea izango du. Erabiltzaileak ez du trukean ordainik jasoko, ez berarentzat ez beste inorentzat.
5 Erantzukizunen eta bermeen araubidea
Enpresak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek edukiak baliatzerakoan jasan ditzaketen kalteen gainean edo erabiltzaileek indarreko legedia hautsiz gero jasan ditzaketen kalteen gainean.
Enpresak ez du bere gain hartuko berak egin ez duen informazioaren zehaztasunaren, egiazkotasunaren eta indarraldiaren gaineko erantzukizunik, baldin eta informazio horien edukiak ez badira hirugarrenen informazio-iturrietakoak. Enpresak berak zuzenean sortutako zerbitzu propioen eta edukien ardura baino ez du izango, bere Copyrightarekin Bilbao River Companyrena marka edo jabetza intelektual edo industrial gisa identifikatuta badaude.
Bilbao River Companyk ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen honako inguruabar hauek eragindako kalte-galeren erantzukizunik:
- Ez du bermatzen www.bilbaorivercompany.com webgunean sartutako zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna; beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen (ez zuzenekorik ez zeharkakorik) erabiltzaileak bertan gordailuan utzitako erabilgarritasun edo itxaropenen iruzurretik eratorritako edozein kalte-galerengatik.
- Enpresak beharrezko neurri teknikoak eta antolaketaren ingurukoak hartu ditu webguneak ondo funtziona dezan –dituen aukeren barruan eta teknologiaren egoeraren arabera– eta birusak nahiz osagai kaltegarriak ager ez daitezen. Ezin ditugu, ordea, honako hauek bermatu: (a) www.bilbaorivercompany.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta daitekeen edozein akats zuzentzea; (c) www.bilbaorivercompany.com webgunean ez egotea birusik eta/edo gainerako osagai kaltegarririk; (d) hartu diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (e) www.bilbaorivercompany.com webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edonork eragindako kalte edo galerak.
- Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurrean www.bilbaorivercompany.com webgunera zuzenean edo bere izenean bidalitako edozein mezuren erantzule bakarra, bai eta webgune honetako edukiak eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen erantzule ere.
- Enpresak eskubidea du www.bilbaorivercompany.com webgunerako sarrera aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe bertan behera uzteko, webgunea mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak direla-eta. Ahal den guztietan, Eslorak ohar bat argitaratuko du webgunean, behar besteko aurrerapenaz, zerbitzuak zein egunetan etengo dituen adieraziz.
- www.bilbaorivercompany.com webgunean dauden beste webgune batzuetarako estekek enpresak bere gain hartzen ez dituen webguneetara eraman zaitzakete, ez baitu horien gaineko inolako kontrolik. Helburua da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea, eta, hortaz, erabiltzaileak bere erantzukizunpean sartzen da edukira eta horietan indarrean dauden erabilera-baldintzetara.
- Bilbao River Companyk ez du inolako erantzukizunik bere webgunean eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuez erabiltzaileek egiten duten erabilerari dagokionez. Ondorioz, ez du bermatzen erabiltzaileek aipatutako eduki eta zerbitzuak baldintza orokor hauen arabera erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan erabiliko dituztenik ere.