Pribatutasun-politika

1 Helburua

Pribatutasun-politika honek ezartzen ditu Bilbao River Companyk bere bezeroek bi alderdien arteko hartu-emanean ematen dituzten datu pertsonalak tratatzeko oinarriak.

2 Tratamenduaren arduradunaren harremanetarako datuak

Bilbao River Company, haren enpresa edo enpresa kolaboratzailea edozein izanik ere, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna izango da. Honako hauek dira harremanetarako datuak:

Helbide elektronikoa info@bilbaorivercompany.com

3 Datuak biltzea

Bilbao River Companyk tratatutako datu pertsonalak zuk edo zure legezko ordezkariak eman dituzu/ditu, interesduna zaren/den aldetik.

Bezeroak honen bidez bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak direla, eta edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartuko du.

4 Tratamenduaren helburu nagusiak

Bilbao River Companyk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, zure datu pertsonalak tratatuko ditu, bere jabetzako higiezinen salmenta bezeroei kudeatzeko. Gainera, behin salmenta egitean, zure datuak Bilbao River Companyk eskaintzen duen salmenta ondoko zerbitzurako eta gorabeherak kudeatzeko tratatuko dira.

Halaber, datuak hainbat banketxeri laga ahal izango zaizkie, eskaintzen duten mailegu sustatzaileari subrogatu ahal izateko harremanetan jartzeko, hala nahi izanez gero.

Bezeroari jakinarazten zaio bere datuak hirugarren bati lagako zaizkiola salmenta osteko zerbitzuak hirugarren bat inplikatzen duenean soilik, hala nola gremioak. Gainera, jakinarazten da hirugarrenari lagatako informazio pertsonala zerbitzua emateko behar-beharrezkoa den informazioa dela, eta datu pertsonalak beste ezertarako ez erabiltzea exijitzen diegula.

Gainera, beharrezkoa izanez gero, Bilbao River Company sozietateak zure datu pertsonalak erabiliko ditu nahitaez bete beharreko apirilaren 28ko 10/2010 Legea betetzeko (10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzekoa).

5 Tratamenduaren oinarriak

Tratamendurako legezko oinarria bezeroaren edo haren legezko ordezkariaren adostasunean edo, zenbaitetan, legezko betebehar bat betetzean datza. Berariazko baimena behar izanez gero, berariazko baimena eman behar dela jakinaraziko zaio bezeroari, eta tratatu aurretik eman beharko dela.

Bezeroak une oro izango du emandako baimena kentzeko eskubidea, aplikatzen dituen kasuetan; halakoetan. 8. apartatuko baimena kentzeari dagozkion aurreikuspenak aplikatuko dira.

6 Datuen hartzaileak

Datu pertsonalen hartzaile nagusia Bilbao River Company da, tratamenduaren arduradun gisa.

Gainera, bezeroaren datu pertsonalak laga ahal izango dira, betiere Eslorarentzat beharrezkoak bada bere jardueren esparruan, edo legez nahitaezkoa bada. Kasu horietan, ezinbesteko datuak laga ahal izango zaizkie honako hartzaile hauei:

7 Kontserbatzeko epea

Emandako datu pertsonalak politika honetan deskribatutako helburuak betetzeko behar den epean gordeko dira, baldin eta lehenago ez bada baimena ezabatzea edo baliogabetzea eskatzen. Kasu horretan, datu pertsonalak blokeatuta egongo dira legezko betebehar bat betetzeko edo horien tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erreklamazioak formulatu, gauzatu eta defendatzeko behar den epean.

8 Bezeroen eskubideak

Tratamenduaren arduradunek konpromisoa hartzen dute datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta bezeroei beren eskubideak baliatzen dituztela bermatzeko.

Bezero gisa, eskubidea duzu datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzen ditzatela eskatzeko, edo, kasuak hala eskatzen badu, ezabatu ditzaten eskatzeko –besteak beste, ez badira beharrezkoak aurrerantzean, jasotzea eragin zuen xederako–.

Inguruabar jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, orobat, datuak tratatzearen kontra egin dezakezu, zure egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. Aurka eginez gero, konpainiak zure datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimoengatik aurkakotza onartzen ez badu, edo balizko legezko erreklamazioen aurrean jarduteko edo defendatzeko.

Bezeroak edozein unetan bere baimena kentzeko eskubidea izango du, baina horrek ez du eraginik izango tratamendua kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Kasu horretan ere, baimena kendu ondoren, baimenaz besteko legezko arrazoietan oinarritutako tratamenduek ez dute eraginik jasoko.

Inguruabar jakin batzuetan, bezeroak eskubidea izango du berari dagozkion eta konpainiari eman dizkion datu pertsonalak jasotzeko, ohiko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta datu horiek tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko ere.

Era berean, datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea izango du.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu beti, honako helbide elektroniko honen bidez:  info@bilbaorivercompany.com

Bestalde, bezeroak eskubidea izango du, batez ere ezin izan dituenean bere eskubideak baliatu, erreklamazio bat aurkezteko kontrol-agintaritza baten aurrean (hala nola DBEBren aurrean) eta legezko ekintza egokiak abiarazteko.

9 Beste tratamendu batzuk

Enpresak konpromisoa hartzen du bezeroari une oro jakinarazteko kasuren batean datuak pribatutasun-politika honetako 4. apartatuan aipatutako modua ez den beste modu batera aldatzen badira.

Bezeroekin komunikatzeko bideak unean-unean enpresan ofizial gisa gaituta daudenak izango dira.